Seme alaba txikiak dituzten gurasoei zuzendutako aldaera da. Normalean ikastetxeko gurasoak biltzen ditu, eta haurrak direla eta euren ordutegi edo zaintza beharretara egokituta dago.

Etxeko hizkuntza ohitura eta transmisioan eragiteko aldaera da, guraso euskaldunak harremanetan jarrita eta haurrekin jolasteko tresnak eskainiz.

Gurasoak mintzalagun taldean dauden bitartean umeen zaintza bermatua egoten da, eta askotan ume eta gurasoen arteko ekintzak antolatzen dira.

Anima zaitez! Familia giroan euskaraz esperientzia ahaztezinak bizi. Eman izena!