Hainbat arrazoik bultzatuta erabaki dute pertsona askok Mintzalagun bihurtzea eta Mintzapraktika egitasmoetan parte hartzea.

Zenbait pertsonen sentsazioak eta motibazioak bildu dituzte Bagera, Galtzaundi eta GEU elkartekoek hemen azpiko bideo hauetan. 

Badira hamaika arrazoi eta hamaika modu Mintzalagun izateko. Zein da zurea? 

Eleuterio Bidelagun ari da Hendaiako Mintzapraktika taldean. Handik beti bueltatzen da pozik etxera, sortzen den giroagatik, Bidelariek euskaraz aritzeko egiten duten ahaleginagatik eta pila bat ikasten duelako ere bai: “jendea informatika mundutik dator, bestea medikua da… beraiek erraz hitz egin dezaten, beraiei dagozkien gaiak ateratzen dira eta pila bat ikasten da. Adiskidetasuna ere lortzen duzu. Oso aberatsa da!”

Eleuterio Jauregi Beloki

"Mintzapraktikan aritzeko milaka aukera daude"

Ongi pasatuz euskara praktikatzea ezagutzen duen konbinaziorik onena dela dio. Mintzapraktikan ezagutu duen jendearekin izugarri pozik dago, haiekin batera bizitzen ari delako “duela bi urte existitzen zela ere ez nekien mundu bat”. Horregatik dio Mintzapoza praktikatzeak merezi duela “probatu ez dutenek ez dakite zer ari diren galtzen”.

Edurne Gonzalez Arce

"Mintzapozaren munduan satisfakzio handia sentitzen da"

Duela 12 urte hasi zen Mintzakiden bidelari, euskara praktikatzeko. Orain bidelagun aritzen da, euskaraz aritu nahi dutenei laguntzen, mendi-talde batean. Mintzalaguna izateak merezi duela dio “euskaraz aritzeko lotsa kentzeko,  lagun euskaldunak egiteko eta herrian euskaraz aktibitateak egiteko”. Urte askotan jarraituko omen du MintzaPoza praktikatzen.

Karlos Goñi Zeligueta

Ikasturte berrian ere Mintzalagun!