Arrasate Euskaldun Dezagun

AED elkartea euskararen egoeragatik kezkatuta zeuden euskaltzale batzuek eratu zuten 1983an. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, bere helburu nagusiak Arrasaten euskararen erabilera bultzatzea eta gizarteko esparru guztietara zabaltzea izan direlarik sortuz geroztik. Bide horretan, euskal kultura eta euskarazko sormena sustatzea ere bada elkartearen xede. Funtsean, “Egin eta eragin” leloarekin labur daiteke elkartearen jarduna: euskaraz bizitzeko eremu berriak sortzen lan “egin” eta sortuta dauden haietan euskararen erabilera areagotzeko “eragin”. Gaur egun, hiru arlo nagusitan dihardu AEDk: aktibazioa, kultura eta gazteak.