Dobera euskara elkartea

DOBERA EUSKARA ELKARTEA Hernaniko euskara elkartea da. 1993an, herriko euskaltzale talde batek sortutakoa.

Helburu nagusia euskararen erabilera soziala indartzean datza, EGIN eta ERAGIN. Hernaniarren artean euskararen ezagutza eta erabilera areagotu nahi dugu eta azken finean hizkuntzaren egoera normalizatzea. Horretarako, ekintza eta egitasmo ezberdinak antolatzen ditugu.