Guaixe Fundazioa

Guaixe Fundazioak 25 urte betko ditu 2019 urtean. Sakanan barna euskara sustatu eta kultura bultzatzearen helburuarekin sortua, Sakanako hiritar euskaldunei eskualdeko, gertuko informazioa sakontasunez zabaltzeko, GUAIXE ASTEKARIA, BELEIXE IRRATIA eta GUAIXE.EUS hedabideak lantzen ditu egun.