Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea

1996an sortutako elkartea da, urtez urte garatuz eta zabalduz joan dena. Gaur egun alor hauek lantzen ditu: herri komunikabideen saila (plaentxia.eus webgune komunitarioa, Pil-pilean hilabetekaria eta Arrate Irratian asteroko saiotxoa), sentsibilizazio saila (Berbalaguna, Auzoko, Gure Elkartean be euskaraz bai, Euskaraldia eta beste), haur eta gazteen aisialdia (udal ludoteka eta gaztelekuaren kudeaketa, udalekuak, domekak aterpian…) eta kultur ekimenak (gabonak, aratosteak, udate gaba, herriko jaiak, Gaztañerre, film, musika eta ipuin kontaketa saioak…).