Ttakun kultur elkartea

Ttakun Kultur Elkartea Lasarte-Orian euskararen eta euskal kulturaren normalizazioa sustatu nahian dabilen elkartea da. 1991n sortu zen eta ordutik ia 500 bazkide elkartu dira gurera, 25 urtetako ibilbidean. Txintxarri herri aldizkaria argitaratzeaz gain, haur zein helduen aisia eta heziketa saioak ere eskaintzen ditu euskararen erabilera esparru ezberdinetan bultzatzeko, baita euskal kulturarekin zerikusia duten hainbat ekimen antolatu ere.