Tximintx euskara alkartea

Tximintx Derion sortu zen 2003an. Ordutik hona, ehunka izan dira Tximintxek Derion antolatutakoak: kultur ekitaldiak (hitzaldiak, diaporamak, kontzertuak, antzerki obrak), irakurzaletasuna sustatzeko programak, sormena lantzeko antzerki eskola, berbalaguna, Derioko berbakera batzeko proiektuak, … Hasieratik euskaldunentzako une eta guneak sortzeko ahalegina egin dugu eta bide horretan jarraitzen dugu gaur egun.