MintzalagunON sarea

Kaixo lagun!

Aurrez aurre elkartzeko aukera ez dugun garai honetan,  mintzapraktikan sarean egiteko aukera eskaini nahi dizugu: #mintzalagunONsarea

 Teknologia berriak baliatuz, bidelariak zein bidelagunak elkartzeko eta euskaraz gozatzeko esperientzia parte hartzailera gonbidatzen zaitugu.

 Internet bidezko sare handi eta zabal bat josteko abagune aproposa bizi dugu, gure komunitatea indartzeko aukera paregabea.

Etxealdian ere bizipenez eta emozioz osatutako mundu zabal bat zure zain! Ongi etorri mintzalagunon mundura!  

Hizkuntza ohituretan eragiten jarraitu nahi duzu?

Baliatu mintzalagunon sarea!

Mintzapraktika sarean elkarrekin

Interneten bidezko hitzorduak

Dinamizatzaile baten laguntza

· INFORMAZIOA·

Etxealdian gauden bitartean hitzorduak bideo deien bidez egingo ditugu. Jarraian nondik-norakoak dituzu irakurgai.

Izen ematea

ONline saioetan parte hartzeko baldintzak bete eta izen emate fitxa osatu baino ez duzu. Parte hartzeko prest? Eman izena!

Baldintzak

Ondokoak bete beharko dira sareko mintza saio eta ekintza osagarrietan parte hartu ahal izateko (norbanako moduan zein familia moduan):
· Euskaraz mintzatzeko gutxieneko maila izatea (B.1 edo baliokidea)
· Astean behin taldekideekin hitz egiteko ordubeteko tartea eskaintzea. (konpromezua)
· Beharrezko azpiegitura teknikoa eta Interneteko lotura (ordenagailua edo mugikorra) izatea.

Arauak

MintzalaagunOnen parte hartzeko betebeharrak eta gomendioak:

  1. MintzalagunONen internet bidez euskaraz hitz egiteko saioetan eta saio osagarrietan parte hartzeko aukera duzu. Ez da euskaltegia eta ez dira eskola orduak, mintzapraktika saioak dira.
  2. Internet bidezko saioak taldeka burutuko dira. Taldeetan euskara praktikatu nahi dutenak eta hauekin euskaraz aritu nahi dutenek osatzen dituzte. Taldekide guztiak boluntarioak dira, ez dago irakaslerik eta inori ez dagokio zuzenketak egitea. Taldekide guztien artean zuzenketak egitea adosten bada, Bidelagun aedo laguntzailea irakaslea ez dela onartuta izango da eta zuzenketak beti ere, elkarrizketa moztu gabe egingo dira
  3. Parte hartzaile bakoitzak astero adostutako orduan saioan parte hartzeko konpromisoa du, puntuala izan beharko da eta ezin badu parte hartu taldekideei aurrez jakinarazi beharko die gutxienez, saioa hasi baino ordubete lehenago.
  4. Saioetan taldekide guztiek hitz egiteko, taldekide batek moderatzaile lanak burutuko ditu. Gure aholkua, lan hau partaideen artean txandakatzea da.
  5. Taldeak biltzeko ordua edota asteko eguna aldatzea erabaki dezake, taldekide guztien adostasunarekin eta beharrezkoa izango da aldaketaren berri ematea kudeatzailearinarazi.
  6. Taldekideen arteko harreman bidea taldeak berak erabakiko du. Hasieran trukatuko dituzte taldekideek harreman honetarako beharrezko datuak.
  7. Ordutegi edo bestelako arazoengatik taldea utzi edo taldez aldatu nahi duenak kudeatzaileari jakinarazi beharko dio.
  8. Taldeak irekiak dira, ondorioz posible izango da kide berriren bat taldera gehitzea.
  9. Taldean kide berri bat hasteko beharrezkoa da kudeatzaileari jakinaraztea.
  10. Asteroko saioez gain internet bidezko ekintza osagarriak antolatuko dira. Ez da derrigorrezkoa ekintza hauetan parte hartzea. Gonbidapena kide bakoitzak jasoko du. Informzaio hau ez jasotzen ez duenak honen berri eman beharko dio kudeatzaileari baita edozein arazo edo proposamen badu ere.
Interneten bidezko saioak

Etxealdiak irauten duen bitartean taldekideen arteko hitzorduak bideo deien bidez egingo ditu. Teknologia berriak baliatuz mintzapraktika saioak sarean egingo ditugu. Taldeak antolatzeko eta sortu daitekzeen zalantzak argitzeko, zuen herriko dinamitzailearen laguntza izango duzue,.

Bideo deiak Jitsi izeneko tresna erabiltzeko proposatzen dizuegu. Hala ere, taldekideen artean nahiago duzuen baliabidea erabiltzeko aukera zabalik dago. Jitsi lehenesteko arrazoiak honakoa hauek dira:

* Ez dago aplikazio bat instalatzeko beharrik. Lotura baten bidez funtzionatzen du.

* Zuen taldearen hitzordura sartzeko beti lotura berbera erabiliko duzue.

* Denbora mugarik ez.

* Pasahitzik da ez behar.

*  %100 kode librea.

*  Oso segurua da: enkriptatua.

* Doakoa da.

Oso erraza eta intuitiboa da. Zalantzarik izanez gero ondoko loturan Euskaltzaleen Topaguneak sortutako bideo tutoriala duzu.

 

· HARREMANA ·

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    81 + = 88