Mintzodromoa

 

ZER DA MINTZODROMOA?

Euskaldunen artean elkar ezagutzeko dinamika berezia da. Euskaraz hitz egiteko aukera bat gehiago eskaintzen du eta, era berean,  euskaldunen arteko harreman berriak sortu, sendotu eta  saretzen dira. Mintzodromo hitzaren bidez mintzatzeko gunea eta unea adierazi nahi dugu.

Ohiko mintzalagun taldeetan ez dauden euskaltzaleak elkartzeko aukera bikaina da eta Mintzodromoaren ateak zabalik dira euskara praktikatzeko pausoa eman nahi dutenentzat zein egunero euskara erabiltzeko ohitura ez dutenentzat.

Euskaldunak mahai batzuen bueltan elkartzen dira, gai zehatz batzuei buruz hizketan aritzeko eta, denbora tarte batez aritu ostean, beste mahai batean kokatzen dira, jende berriarekin elkartuz.

Normalean, mintzodromoan herriko edo eskualdeko jende ezagunak hartzen du parte.

Eta zertaz hitz egiten duten? Ba guztiek ezagutzen dituzten gaiei buruz: tokian tokiko gaiak eta egunerokotasunekoak izaten dira.