Parte hartu nahi?

 

Zure herriko edo inguruko mintzapraktika egitasmoan parte hartu nahi baduzu bi baldintza baino ez dituzu bete behar:

  1. Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea.
  2. Astean behin ordubetez Mintzalagun talde batean parte hartzeko konpromisoa izatea.

Horiek betez gero denek daukagu lekua mintzapraktikan! Euskaldun zaharrek, euskara ikasleek, euskaraz norekin hitz egin ez dutenek, hizkuntza erdi ahaztua dutenek, lagun berriak ezagutzeko gogoa daukatenek… Ongi etorri mintzalagunon mundura!

 

 

· ZERGATIK PARTE HARTU? · 

 

  • Euskaraz lasai eta lotsarik gabe hitz egin ahal izango duzulako.
  • Zure herrian bertan euskaraz aritzeko lagunartea aurkituko duzulako.
  • Herria euskaldunago bihurtuko duzulako.
  • Besteei euskaraz bizitzen lagunduko diezulako.
  • Gustatzen zaizkizun gauzak egingo dituzulako.

Parte hartu nahi baduzu, gerturatu zaitez zure herriko edo inguruko Euskara Elkartera edo euskaltegira.

 

Edo, bestela, bete hemen daukazun galdetegia. Laster jarriko gara zurekin harremanetan. 

 

 

· HARREMANA ·

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    66 − 61 =