Historia

Mintzapraktika egitasmoak Donostian sortu eta herriz herri hedatzen joan dira hiru hamarkadatan zehar. Ibilbide horretan hainbat dira izan dituen mugarriak eta ondoko lerroetan horietako batzuk aipatuko ditugu. 

1993

Hasiera

Euskal Herriko mintzapraktika programen mugimendua Donostian sortu zen 1993. urtean, bertako Bagera Euskaltzaleen Elkartearen eskutik.

Geroago, Lasarte, Arrasate eta Getxora zabaldu zen eta 1998. urtean programen inguruko lehendabiziko mintegia egin zen Eibarren.

1998

Koordinazioa eta egitasmoak

Topaketa horietatik ateratako ondorioetako bat koordinazioa egituratzearen beharra izan zen. Norabide horretan bi ekimen jarri genituen martxan hurrengo urteetan: alde batetik Topagunean eta AEKn Mintzapraktika Batzordeak sortu genituen. Eta beste alde batetik 2001 urtean Bizkaian hainbat eragileen artean Mintzapraktika programak koordinatzeko Berbabarri egitasmoa aurkeztu genuen.
Ekimenaren sustatzaileak Bizkaiko Foru Aldundia, AEK, Uztarri euskaltegia eta Topagunea izan ginen.

2005

Sendotzea

Geroago, programen koordinazio eta zabaltze lan horretan beste hainbat ekimen zabaldu dira: 2005ean, “Euskaldun berrien erabilera programak” eskuliburua argitaratu eta “Mintzapraktika egitasmoak: erabilera eragiteko tresna eraginkorrak” jardunaldiak antolatu genituen Topagunea, AEK eta IKAren artean.
2006an Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmen bat sinatu genuen elkarlanean jarduteko, eta 2007an AEK eta Topagunearen artean gauzatu den akordioa.

Elkarlana

Elkarlana da Mintzapraktika programen oinarri sendoena: Euskal herri mailako eragileen artekoa eta herri eta auzoetako eragileen artekoa.
Harreman horien emaitza, Mintzapraktika egitasmoek urteotan izan duten garapena da.
Tarte laburrean, 3.600 mintzalagun egotetik 6.000 izatera pasatu da programa, gehienak hirigune handietan biltzen direlarik. Nahikoa arrazoi, historia idazten jarraitzeko.

· HARREMANA ·

1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

6 + 3 =