Mintzalagunekin noiznahi, nonahi

mintzapoza praktikatzeko

izen emate epea zabalik.

Euskaltzaleen Topaguneak ikasturte berrian noiznahi, nonahi mintzapoza praktikatzeko gonbidapena luzatzen die euskaltzaleei. Mintzalagunak lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean euskaraz saretzeko esperientzia anitzak eskaintzen ditu duela 30 urtetik. Ikasturte berria hastearekin batera, etengabe ehuntzen doan sarearen partaide berriak mintzapraktikan murgilduko dira. Izan ere, zabalik dago aurten Mintzalagun egitasmoetan izena emateko deialdia, komunitatearekin bat egiteko aukera

Mintzalaguna, Berbalaguna, Mintzakide, Solaskide, Solaslaguna… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek.

Irailean ikasturtea hastearekin batera, Mintzalagun talde berriak sortuko dira. Bidelariak eta Bidelagunak astero hartu-emanean daude, elkarrekin esperientzia aberasgarriak bizitzeko gogoz. Ez galdu aukera, egin gurekin bat!

· MINTZALAGUNAK ·

 Egitasmoak

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituzten egitasmoak dira.  

Sarea

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen ditugu.

 Komunitatea

Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetan daude martxan mintzapraktika egitasmoak. 

Bizipenez eta emozioz osatutako

mundu zabal bat zure zain!

Aisialdian euskaraz gozatzea da gure helburu amankomuna.

Elkar elikatuz esperientzia ahaztezinak partekatzen ditugu.

Lotura eta harreman sendoak sortzen dira gure artean. 

· BERRIAK ·

Endika azken urteetan euskara ikasten aritu da eta behin ikasketa prozesua amaitu duenean bera ...

Noiznahi, nonahi mintzapoza praktikatzeko gonbiteak mahai gainean jarraitzen du, izan ere ...

Maiatzaren 27an Mintza Eguna Donostian ospatu zen, duela 30 urte Mintzapraktika jaio zen hirian. ...

· HARREMANA ·

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    88 − 82 =