Zer da Mintzapraktika

Euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak ohiturarik ez dutenekin elkartzen dituzten egitasmoak dira.

Lortzen dituzten onurak, euskaraz hitz egiteaz haratago, onura praktikoak, sozialak, emozionalak… dira.

Mintzalagun, Berbalagun, Mintzakide, Solaskide, Solaslagun… herrien eta euskalkien arabera izen ezberdinak hartzen dituzte Mintzapraktika programetan parte hartzen duten kideek.

1993an jarri zituen martxan, Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak, lehen mintzalagun taldeak. Ordutik, milaka izan dira euskaraz bizi eta aritzeko hautua egin duten euskaldunak, eta gaur egun 7.000 lagun inguruk hartzen dute parte Euskal Herri osoan hedatutako egitasmoetan.

Aipatu bezala, bi motatako euskaldunak biltzen dira Mintzapraktikan. Batetik, euskaraz bizitzeko ohiturarik ez dutenak: egunerokoan beren inguruan hitz egiteko aukerarik ez daukatenak, euskara ikasten ari direnak, aspalditik euskaraz hitz egin ez eta jariotasuna berreskuratu nahi dutenak… Programak euskaraz aritzeko trebakuntza eta aukera ematen die parte hartzaile hauei.

Bestetik, askok euskararen normalizazio prozesuari ekarpena egiten diote, zailtasunak dituzten euskaldunei elkarrizketaren bidez lagunduz. Eta, noski, badira lagun berriak egin nahi dituzten kideak ere, giro euskaldunean murgildu nahi dutenak.

Mila arrazoi eta aukera dira Mintzalagun izateko!

 

1993tik

Euskal Herriko mintzapraktika programen mugimendua Donostian sortu zen 1993. urtean, bertako Bagera Euskaltzaleen Elkartearen eskutik.

7000 lagun

Herriz herri antolatutako sare zabalaren partaide dira 7.000 mintzalagun. Bidelari eta bidelagun modura ari diren komunitateko kideak dira.

Elkarlana oinarri

Euskal Herri mailako eragileen arteko eta herri eta auzoetako eragileen arteko elkarlanaz gauzatzen da.

· SUSTATZAILEAK ·

· HARREMANA ·

    1. Datuen arduraduna: Euskaltzaleen Topagunea
    2. Datuen helburua: Topagunearen egitasmo eta ekimenen berri bidaltzea.
    3. Datuen biltegia: Profesional Hosting-n ostatutako datu-basea
    4. Eskubideak: Zure informazioa mugatu, berreskuratu edota ezabatu dezakezu edozein unetan.

    15 − = 8